Afrikako mendebaldeko kostaldean dagoen herrialde horretako osasun sistema berreraikitzen laguntzera bideratuko dituzte Zaldibarren jasotako ekarpenak. Izan ere, Aita Menni taldeko arduradunek azaldu dutenez, iazko “ebolaren krisiak eragin zuen kutsatua izateko izuaren eraginez”, itxi egin behar izan zuten Liberian kudeatzen zuten errehabilitazio zentroa. Osasunaren Munduko Erakundearen datuen arabera, ia 4.000 lagun hil ditu ebolaren birusak Liberian.
Doako sarrera edukiko du biharko kontzertuak, baina bertaratzen direnek diru ekarpenak egin ahalko dituzte. Gainera, Liberiatik ekarritako eskulanekin eta arropekin merkatu txiki bat ere egingo dute.
Osasun arloko hainbat proiektu martxan ipini gura ditu Aita Menni taldeak Liberian: ebolak erasandako pertsonei laguntza psikologikoa eskainiko dien programa bat garatu, gaixotasun mentalak dauzkatenentzako unitate bereziak sortu, eta gaixo horiekin lan egingo duten profesionalei zuzenduriko prestakuntza programak abiatu.
Biharko kontzertutik aparte, We Are Like You kanpainari lagundu gura diotenek Laboral Kutxako ES51 3035 0001 56 0010129618 kontu zenbakian egin dezakete ekarpena.