Zaldibarren liburutegiaren 5.urteurrena ospatuko dute barikuan

Anboto 2015ko eka. 3a, 09:00

Zaldibarko liburutegiaren bosgarren urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia antolatu dute ekainaren 5erako. Datorren barikuan, Liburu Sorpresaren Azoka deitu dutena egingo dute. Liburutegiaren urteurrena ospatzeko atera dituzten kamisetetako bat erosten duenak liburu bat jasoko du opari, eta, egunaren amaieran, argazki bat egingo dute denek liburutegian, kamiseta jantzita.


2010. urteko apirilaren 23an  egin zuten liburutegi berriaren inaugurazioa, Liburuaren Nazioarteko Egunean. 700 bazkide zeuzkan liburutegiak egoitza berria zabaldu zutenean, eta ia 1.300 dauzka gaur egun.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!