Udal hauteskundeak 2015

Arantza Baigorri alkate izango da beste lau urtez Zaldibarren

Anboto 2015ko mai. 24a, 21:30

674 bozkagaz, gehiengoa lortu du Arantza Baigorri zerrendaburu aurkeztu duen EH Bilduren taldeak, eta legegintzaldi honetan bezala, sei ordezkari izango ditu udalean. EAJ izan da bigarren indarra, 335 bozkagaz, eta legegintzaldi honetan baino zinegotzi bat gehiago izango du datozen lau urteetan. PSE-EEk bi ordezkari izango ditu, eta PPk zeukan ordezkaritza galdu du. Hauteskundeetara lehenengoz aurkeztu den Omnia taldeak, bestalde, 92 bozka jaso ditu.

2015eko emaitzak:

EH Bildu: 674

EAJ: 335

PSE-EE: 210

PP: 76

Omnia: 92

Zuriak: 38

Baliogabeak: 32

 

Errolda: 2.366

Abstentzioa: %38,42

 

 

2011ko emaitzak:

Bildu: 780

EAJ: 324

PSE-EE: 251

PP: 124

Zuriak: 30

Balio bakoak: 31

 

Errolda: 2.371

Abstentzioa: %35,2

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!