Herriko gazteek hartu zuten berba zapatuko ekitaldi politikoa zabaltzeko: "Hitz hutsak entzuteaz, inmobilismoaz" nazkatuta daudela adierazi zuten, eta euren bozka EH Bilduri zergatik emango dioten azaldu.
Arantza Baigorri EH Bilduren alkategaiak (azken lau urteotan Zaldibarko alkatea izan denak) hartu zuen, jarraian, berba. Azpimarratu zuen, EH Bildu dela "Zaldibarrentzat benetako proiektu bat daukan" alderdi bakarra. Baigorriren berbetan, "lau urte haietan lan handia egin dugu: erakutsi dugu gauzak beste modu batean egin daitezkeela, klientelismorik barik, denon onurarako ekintzak burutuz".