Homofobiaren eta transfobiaren kontrako horma irudia egingo dute

Anboto 2015ko mai. 16a, 11:01

Domekan, maiatzaren 17an, Homofobiaren eta Transfobiaren Kontrako Nazioarteko Egunagaz bat egiteko, horma-irudi baten margoketan parte hartzeko deialdia luzatu die Zaldibarko Udalak herritarrei. Domekan, 12:00etan, Agirre Lehendakaria parkean ipini dute horma-irudia margotzen hasteko hitzordua.


Udaleko Berdintasun Sailaren ekimenez, lehenengoz antolatu dute Homofobiaren eta Transfobiaren Kontrako Nazioarteko Egunagaz bat egiteko ekimen bat Zaldibarren.

Agirre Lehendakariaren parkeko horma-irudiaren margoketaz gainera, Zaldibarko liburutegian homofobiaren eta transfobiaren kontrako irakurgaiak ipini dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!