Barikura arteko epea dago udalekuetan izena emateko

Anboto 2015ko mai. 11a, 10:41

Gaurtik barikura arteko aukera zabaldu dute Zaldibarko Udalak uztailerako antolatu dituen udalekuetan izena emateko.

Ordainketa eta izen-ematea egiteko beharrezko informazioa, udalaren webgunean dago eskuragai.

Uztailaren 6an hasi eta 17an amaituko dira udaleku horiek, eta 10:00etatik 13:00etara arteko ordutegia edukiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!