Liburuaren egunerako ekimena

Anboto 2015ko api. 21a, 15:00

Eguenerako, liburuaren nazioarteko eguna ospatzeko ekimena antolatu du Zaldibarko udal liburutegiak. Egun horretan liburu bat maileguan hartzen duten irakurleek larrosa bat jasoko dute oparitan.

 

Apirilaren 23 eta 24rako, bestalde, aldizkari zaharren azoka bat ere antolatu dute liburutegian. Gura duenak aldizkari aleak eraman ahalko dituzte liburutegitik etxera. Gehienez ere, bost ale hartu ahalko ditu bakoitzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!