Udal hauteskundeak 2015

Miguel Angel Villanueva izango da Omnia taldearen alkategia

Anboto 2015ko api. 8a, 17:10

Omnia taldearen alkategaia aukeratzeko egindako bozketan botoen %75 jaso du Miguel Angel Villanuevak. 38 urteko enpresaria izango da talde horren alkategaia.

Ohar batean jakinarazi dutenez, udal hauteskundeetara aurkeztuko duten zerrenda osatzen hasiko da orain, Omnia.

Gainera, hautagaitza horri babesa eman gura dioten herritarrei dei egin diete, euren sinaduragaz proiektua sostenga dezaten. Apirilaren 14tik 20ra, udaletxean egingo dute sinadura bilketa hori.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!