Emakumeen spinning maratoia burutuko dute martxoaren 8an

Anboto 2015ko ots. 23a, 12:00

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko egunerako antolatu dute Zaldibarko Udalak eta Bizkaiko Aldundiak spinning maratoia. Parte hartu gura duten emakumeek, martxoaren 3a baino lehen eman behar dute izena. Udaletxean, zein eguen@zaldibar.org helbide elektronikoan eman daiteke izena.

Martxoaren 8an, 11:00etatik 13:00etara egingo dute maratoia, eta eguraldiaren arabera erabakiko dute udaletxeko plazan edo kiroldegian egingo duten saioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!