Maskulinitate eredu berrien gaineko erakusketa ipini dute udaletxeko atarian

Anboto 2015ko ots. 16a, 09:00

Gizonak, berdintasuna eta maskulinitate berriak izenburuko erakusketa eta gai horren inguruko berbaldia eskainiko ditu berdintasunaren aldeko gizonen Piper Txuriak Bilboko taldeak, Zaldibarren.

Taldeak defendatzen duen jendarte eredu berriaren irudiek osatzen dute erakusketa. Besteak beste, berdintasuna, jabekuntza, erantzunkidetasuna eta gizonen arteko afektibitatea islatzen duten irudiek.

Udaletxeko atarian egongo da erakusketa, otsailaren 16tik 21era arte. Erakusketaren azken egunean, bestalde, otsailaren 21ean, 11:00etan, Gizonak, berdintasuna eta maskulinitate berriak berbaldia eskainiko dute.

2013an, ANBOTOn Piper Txuriak elkarteko Rafa Perez elkarrizketatu genuen, Elorrion berbaldia eman aurretik. Hemen duzue elkarrizketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!