Musika eta istorioak uztartzen dituen Badut taldearen emanaldia izango da gaur, 17:30etik aurrera. Otsailaren 27an eta martxoaren 27an izango dira beste hitzordu biak: Eider eta Miren, eta Andrina Basandrinaren ipuin kontalariak gonbidatu dituzte egun horietarako. 3-5 urtekoentzako saioak 17:30ean egingo dituzte, eta 6-9 urtekoentzakoak 18:00etan.