Bazkalosterako, Denok izan behar dugu Euskal Herrian aske bideo emanaldia antolatu dute, eta triki-bertso poteoa abiatuko dute 18:00etan. Beñat Ugartetxea bertsolari mallabitarrak eta Garikoitz Sarriugarte zaldibartarrak kantatuko dute poteoan. Udaletxeko plazan hasiko da, 18:00etan, bertso-poteo hori.
Gauez, 22:00etan, manifestazioan joango dira autobus geltokitik gaztetxeraino, eta jarraian kontzertua izango da gaztetxean. Elorrioko Iheskide eta Sermond’s taldeek, eta Ezinean taldeko gipuzkoarrek eskainiko dituzte Gurea da garaipena eguneko egitaraua ixteko hiru kontzertuak.