Obra amaitzen dutenean, zaldibartarrek onura nabarmena igarriko dutela dio Arantza Baigorri alkateak, “ibilgailu astun, handi eta zaratatsuek ez dutelako herria zeharkatuko”.
Duela urte batzuk saihesbidea amaitzeko planteatutako proiektuak milioi bat eta erdi euroko kostua zuen, baina “teknikoki eta ekonomikoki” ez zen bideragarria, eta, alkatearen berbetan, horregatik heldu diote alternatiba honi.