Autoak ezingo dira Autonomia kaletik ibili aste barruan

Anboto 2015ko urt. 8a, 09:30

Autoak ezingo dira eskola ondoko Autonomia kaletik ibili aurrerantzean, astelehenetik barikura. Eskolara bide horretatik joaten diren oinezkoak babesteko neurria da Zaldibarko Udalak hartu duen hori. Asteburuetan, eskolarik ez dagoen egunetan, bestalde, baimenduta egongo da autoen zirkulazioa.

“Autonomia kalearen zati batean ez dago espaloirik, eta ume eta heldu askok egiten du eskolara joan-etorria bertatik, eta autoen trafikoak arriskutsu egiten zuen egoera”, azaldu du Arantza Baigorri alkateak. “Eskolarako bidea herritar guztientzako segurtasun handiko gunea izan behar dela uste dugu, eta horregatik erabaki dugu neurri hori hartzea”, azpimarratu du alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!