Antzerkia, gaur
Oihulari Klown taldearen eskutik, Zai, beti zai antzezalana izango da, bestalde, gaur, liburutegi zaharrean ikusgai. Udalak antolatu du emanaldia, eta 22:00etan hasiko da. Virginia Imazek zuzenduriko ikuskizuna da, eta berak egindakoa da gidoia. Anduriña Zurutuza eta Maider Galarza dira aktoreak.