Berdintasun teknikari berria ariko da udalean

Anboto 2014ko urr. 27a, 09:20

Urte hasieratik berdintasun teknikaririk gabe egon dira Zaldibarko Udalean. Arantza Baigorri alkateak azaldu duenez, tokiko administrazioei zuzenean kontratazioak egitea galarazten dien Espainiako Gobernuaren legeak horrela behartuta, zerbitzu hori azpikontratzea erabaki du Zaldibarko Udalak.

Bilboko Emari enpresako teknikari batek beteko du berdintasun teknikari lanpostua, eta enpresa horrek berdintasunerako aholkularitza eskainiko dio udalari. Bizkaiko Foru Aldundiaren homologazioa du Emari taldeak, arlo horretan laguntza teknikoa emateko. Astean bost orduz ariko da teknikaria Zaldibarren lanean.

Gizonen eta emakumeen berdintasunaren alde Zaldibarko Udaletik pausoak emateko lan egingo du teknikariak datorren astetik aurrera, Berdintasun Arloko zinegotziagaz eta herriko emakume elkarteagaz lankidetzan. Berdintasun Plana garatzeko helburuagaz jardungo da, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!