Antzinako autoen erakusketa egingo dute gaur Zaldibarren

Anboto 2014ko irailaren 28a

Euskal Herria kalea ohiko trafikoari itxiko diote domekan.  Antzinako autoen erakusketa egingo dute, eta 50 urte baino gehiagoko autoak izango dira egun horretan Zaldibarko kale nagusian protagonista. Udalak jakinarazi duenez, 10:00etatik 18:00etara itxita egongo da Euskal Herria kalea. Herriko kaleetan zehar ere ibilalditxoa egingo dute antzinako autoekin, 13:00etatik aurrera, eta, bazkalostean ere, Eusal Herria kalean egongo dira ikusgai.


Erakusketaren antolatzaileek adierazi dute gutxienez 50 urte dauzkaten hogei auto ekarriko dituztela jabeek Zaldibarrera. Besteak beste, 95 urteko auto bat ikusteko aukera ere egongo da, domekan, Zaldibarren. Zurezko gurpil-hagunak dauzka ia duela mende bateko auto horrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!