2013-2014 ikasturteko euskara ikasleei diru-laguntza emango diete

Anboto 2014ko irailaren 8a

Joan den ikasturtean euskara ikasten jardun ziren zaldibartarrek urriaren 15era arte aurkeztu dezakete udalaren diru-laguntza jasotzeko eskaria. Helduen euskalduntzean eta alfabetatzean eragiteari “oso garrantzitsu” irizten dio udalak, eta udal aurrekontuko 5.000 euroko atala gordeta du, euskara ikasten jardundako herritarren artean banatzeko.

Joan den ikasturtean, udal euskaltegietan zein pribatuetan, eta barnetegi homologatuetan ikasi zutenek aurkeztu ahalko dute eskaria udaletxeko Erregistro Orokorrean. Diru-
laguntza jaso ahal izateko, gutxienez, %80ko asistentzia izan duela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du ikasleak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!