Argazki zaharren erakusketa egingo dute asteburuan

Anboto 2014ko ekainaren 20a

Herriko argazki zaharren erakusketa antolatu du Ilargi argazki taldeak.

 

Herriko familien argazkiak, Zaldibarko kirol eta kultur taldeenak, ihauterietakoak, zein dantzarienak bildu dituzte, esaterako, erakusketa honetarako.

Bihar eta etzi, udaletxeko plazan egongo dira argazkiak ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!