Oposizioari erantzun dio Bilduko udal gobernuak

Anboto 2014ko mai. 22a, 15:00

“Oposizioaren prentsaurrekoa udal hauteskundeetarako estrategia argia da", kritikatu du Bilduk. "Zaldibartarrak nahastu nahian dabiltza, Bilduk ez baitu esan atez atekoa ezarriko duenik”.

 

Joan zen astean oposizioko hiru alderdiek prentsaurrekoan esandakoei erantzunez, oharra bidali du Bilduko udal gobernuak, gaur.

“Zabor sistema aldatzen bada, zaldibartarrek horrela erabakitzen dutelako izango da”, azpimarratu du oharrean Bilduk: “Oposizioaren prentsaurrekoa udal hauteskundeetarako estrategia argia da: eskolak boikoteatzeko egin zuten apustua galdu dute, eta udal gobernua kritikatzeko beste aitzakia bat nahi dute”.

Aurreko legegintzaldian udal gobernuan zeuden EAJ, PSE eta Independienteak alderdiek herriko lau gunetan lurpeko zaborrontziak ipintzeko 337.000 euroko inbertsioa egin zutela gogora ekarri du ohar horretan Bilduk, eta azpimarratu du, ez zutela zaborrontzien ezelako mantenu eta jarraipen kontraturik lotu.

"Ulertzen dugu oposizioari estetikoki hobe iruditzea" lurpeko zaborrontzien aukera, "baina gure ustez praktikotasunak, ekonomiak eta higieneak garrantzia handiagoa daukate", dio Bilduk.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!