‘Zaldiberri’ aldizkariaren 20 urteak ospatzeko

Anboto 2014ko mar. 22a, 09:00

Castet elkarteak hamarkada biotan kaleratutako ale guztiak erakusketan ipiniko ditu gaur.

Zaldibarko Ezker Abertzalearen Zaldiberri aldizkariaren lehenengo alea kaleratu zutenetik 20 urte direla ospatzeko, erakusketa antolatu dute. Besteak beste, gaur, 12:00etatik 13:30era, Castet Elkartearen egoitzan ipiniko dituzte hamarkada biotan kaleraturiko ale guztiak ikusgai.


Urtean Zaldiberri aldizkariaren ale bi banatu izan dituzte herriko buzoi guztietan, 20 urte hauetan. Bertan, Zaldibarko Ezker Abertzalearen inguruko hausnarketak eta iritziak plazaratu dituzte, askotariko gaiak jorratuta; udalgintzari zein kulturari buruzko gaiak, esaterako.


Sei hilabetero kaleratzen duten aldizkariaren osagarri izango den webgune berriaren aurkezpena ere egingo dute gaur. Aurreratu dutenez, astero berrituko dituzte www.zaldiberri.info atari horretako edukiak. Webgunea aurkeztu ostean, luntxa egingo dute elkartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!