Terrazen kokapena arautu gura du gobernu taldeak

Anboto 2014ko mar. 15a, 08:30

Tabernariekin batzartu dira asteon udalaren ordezkariak; terrazen ordenantza osatu gura dute

 

Tabernetako terrazen kokapena arautu gura du gobernu taldeak, 2011. urtean onarturiko ordenantza berrizteko. Arantza Baigorri alkatearen berbetan, udalaren betebeharra da "tabernariek terraza ipintzeko duten nahia aintzat hartzea, eta oinezkoen zein elbarrien mugikortasun eskubideen alde egitea". 

Hirigintza Batzordean landu dute ordenantza berrirako proposamena, eta herriko 13 tabernatako arduradunak batzar batera deitu dituzte udal arduradunek, asteon. Lau tabernarik hartu zuten batzarrean parte. Euren terrazak kokatzeko proposamena egin diete tabernariei, udaleko aparejadoreak egindako lanean oinarrituta.  

Gobernu taldeak adierazi du asmoa duela terrazen ordenantza berria martxo amaierako udalbatzarrean proposatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!