Asteburu honetan ere hainbat ekintza izango dira Zaldibarko gaztetxearen urteurrena ospatzeko. Gaur, horma irudia margotuko dute, 17:00etan hasita; eta 23:00etan, jolasen gaua egingo dute.
Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunagaz bat egingo du Zaldibarko gaztetxeak, aldiz, bihar. Mosaiko jendetsua osatuko dute emakumeen eskubideen alde, udaletxeko plazan. Gero, herri bazkarian batuko dira, eta familia argazkia egingo dute ondoren; gauean kontzertuak izango dituzte gozagai: Bilbomatiks eta Extremoduroren kantak jotzen dituen Pepe Botika taldeek joko dute. Sagardotegira irteera egingo dute, bestalde, martxoaren 29an. Herriko tabernan eman daiteke izena.