Domekan eskolan egingo dute txitxiburduntzia

Anboto 2014ko otsailaren 21a

Norberak eraman beharko du makila, baina udalak ipiniko ditu sua, musika, edaria, ogia eta txorizoa

 

Azken urteetan ohitura denez, sua, musika, edaria, ogia eta txorizoa ipiniko ditu, domekan, Zaldibarko Udalak, txitxiburduntziaren ohitura mantentzen parte hartu gura duten herritar guztientzat. Domekan, 17:00etan, eskolako pilotalekuan jarri dute hitzordua. Parte hartu gura duten herritarrek, makila, eta arratsaldea ondo pasatzeko gogoa baino ez dute ipini beharko. Herriko ume eta gaztetxo askoren gustuko plana izango da, zalantzarik barik, domeka arratsaldeko txitxiburduntzia.

Gaur liburutegira

Umeei zuzenduriko ekimena antolatu dute gaur arratsalderako, Zaldibarko udal liburutegian. Iker Diaz ipuin kontalariaren saioa izango da, gaur, 17:30ean hasita. Kontu kontari izeneko emanaldia eskainiko du, lau eta zortzi urte arteko herriko umeentzat.  

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!