Lurpeko zaborrontzi bat apurtzen denean, aurrerantzean, "inertizatu eta ohiko zaborrontziak ipiniko dituztela" azaldu dute. Gobernu taldeak azaldu duenez, 1.100 euroko kostua izango du lan horrek.
Gobernu taldearen berbetan, urtean bataz beste 5.000 euro gastatzen ditu udalak lurpeko zaborrontzien konponketan, eta 17.900 euro herrian dauden ontzi guztien mantentze lanetan. "Ezin dugu dirutza hori gastatu. Premia larriagoak ditugu".
Duela aste bi, Benito Paco PPko zinegotziak mahaigaineratu zuen zaborrontzien arazoa udalbatzarrean. Iturrioz kaleko zaborrontziaren egoera negargarria dela salatu zuen Pacok.