Parte-hartze prozesuko azken saioaren emaitza

Anboto 2014ko otsailaren 14a

Mugikortasunari buruzko gogoeta egin zuten saioan

 

Herriko antolamenduaren berridazketarako duela urtebete abiatutako parte-hartze prozesua biribiltzeko helburuagaz, "festa-tailerra" antolatu zuten joan zen zapaturako. Mugikortasunari buruzko gogoeta egitera gonbidatu zituzten bertaratu ziren herritarrak. Euskal Herria kalea eta udaletxe ingurua oinezkoentzako izatea proposatu zieten teknikariek herritarrei. 

Hainbat ekintza egin zituzten zapatuko hitzordu horretan. Etorkizuneko Zaldibarren antolamenduan izan dezakeen lekua kontuan hartuta, psikiatrikoko lorategia bisitatu zuten, eta udaletxe ondoko Santa Isabel kalea "oinezkoa izateko saio" bat egin zuten: jarleku bi ipini zituzten errepidearen erdian, autoei pasabidea galarazita, eta herritarrei eremua oinezkoentzat bihurtzeak ekarriko liekeena asteburu batez bizitzeko aukera eskaini zien ekimenak. 

Ekimen horiekin amaitutzat eman zuten hiri-antolamendurako plan berria diseinatzeko parte-hartze prozesuari buruzko erakusketa. "Balorazio oso positiboa" egin du gobernu taldeak, ekarpen asko egin dituztelako herritarrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!