Diru izendapen finkoak egin barik, asistentziaren araberako diru kopurua jasoko dute zinegotziek. Orain arte, udaleko batzorde eta osoko bilkuretan parte hartu zein ez, diru kopuru berdina jasotzen zuten zinegotziek.
Aitor Arizmendiarreta zinegotziak azaldu duenez, "udalean erabateko parte hartzea daukanak, orainarteko kopurua jasoko du, guztira, baina ez batzorde eta udalbatzarretara joaten ez denak".
Atzoko osoko bilkuran hartu zuten erabakia. Bildu, EAJ eta PP alderdiko bederatzi ordezkariek aldaketa horren alde bozkatu zuten, eta abstenitu egin ziren PSE-EEko zinegotziak.
Kiroldegietako tasak
Aho batez onartu zuten, atzoko udalatzarrean, bestalde, udal kirol instalazioak erabiltzeagatiko zergak arautzen dituen ordenantza. Aurrerantzean, kiroldegia alokatu gura duten taldekideen %51 Zaldibarren erroldatua egon beharko da prezio murriztua ordaintzeko: 10 euro ordaindu beharko dutekideen erdia baino gehiago zeldibartarrak dituztenek, eta 20 gainontzeko erabiltzaileek.
Mozioa
Bilduren babesagaz onartu zuten atzo, PSE-EE alderdiak Durangoko anbulatogiko gatazkari buruz aurkeztu zuen mozioa ere. "Egunez egun bizi duten egoera salatzeagatik bertako langileei zabaldu zieten espedientearen aurrean", Durangoko anbulategiko EAGeko "langileei elkartasuna adierazi" diete PSE-EE eta Bilduko zortzi zinegotziek. Zaldibako udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio anbulategiko langileei irekitako espedienteak erretira ditzala".