Kiroldegiko teilatua konpontzeko 12.000 euro erabiliko dituzte

Anboto 2014ko urt. 16a, 14:33

Abenduko haizeteak apurtu zuen kiroldegiko teilatua konpontzeko 12.000 euroko aurrekontua atondu du Zaldibarko Udalak. Teilatuaren 30 metro karratuko azalera altxatu zuen urte amaierako haizeteak, eta orain euria sartzen da barrura.

 

Hori dela eta, obra egingo dute, arazoa lehenbailehen konpontzeko. Izan ere, azken asteotan ikastetxeak erabili izan du kiroldegia, eraikinaren parte bat erabiltzerik izan ez duten arren. Baina laster konpondu ezean, asteburuetan bertan jokatzen dituzten areto-futbol eta saskibaloi partiduak zaildu ditzake kiroldegiaren egoerak. 

Udaleko gobernu taldeak (Bildu) azaldu duenez, aseguruarekin negoziatzen dihardute, aseguru-etxea egin dadin obraren gastuaren kargu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!