Hamar familiak jaso dituzte batutako jolasak

Anboto 2014ko urt. 10a, 12:00

Bigarren urtez egin dute jolasak batzeko elkartasun kanpaina, beharrizana duten herritarrei Gabonetan laguntzeko.

Bost egunetan, udaletxean jaso dituzte jendeak emandako jolasak; udaletxeko ordutegian, goizez, eta boluntarioen laguntzari esker, arratsaldez. Ondoren, Gizarte Laguntzailearen eta Gurutze Gorriaren bitartez banatu dituzte jolasak beharrizana duten familien artean. 

Gabonei begira Zaldibarko Udalak martxan ipini duen kanpaina honen bigarren edizio honetan, herriko hamar familiak (hogei umek) jaso dituzte herrikideek emandako jolasak, Arantza Baigorri alkateak jakinarazi duenez.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!