Aurreko gobernuaren gestioa kritikatu dute

Anboto 2013ko aza. 27a, 13:58

Joan zen barikuan etxez etxe banatu zuen EH Bilduk “Zaldibarko liburu beltzaren lehenengo kapitulua”. Argitalpenaren aurkezpenean Arantza Baigorri alkateak esan zuenez, “herritarren dirua non, noiz, zelan eta zergatik erabiltzen den eta erabili izan den” argitu gura dute bertan

Joan zen barikuan etxez etxe banatu zuen EH Bilduk “Zaldibarko liburu beltzaren lehenengo kapitulua”. Argitalpenaren aurkezpenean Arantza Baigorri alkateak esan zuenez, “herritarren dirua non, noiz, zelan eta zergatik erabiltzen den eta erabili izan den” argitu, eta “legezkoak izan arren etikoki salagarriak diren kontuak” agertuko dituzte bertan: “Herritarren dirua xahutzeko lotsarik ez duen gestio ereduari kritika egiteko”.

 

Udalak 2002 eta 2010 urteen artean gauzaturiko proiektu biren kudeaketari buruzko datuak zabaldu ditu, argitalpenaren lehenengo alean, EH Bilduk: udaletxearen erreforma, eta Solobarria futbol zelaia. Arantza Baigorri alkateak azaldu zuenez, aurrekontuan jasotzen zenaren “bikoitza baino gehiago” ordaindu zuen udaletxearen erreforma hori Zaldibarko Udalak. Baigorriren berbetan, “udal langileen bulegoetan hobekuntzarik egin barik, langileen mahai zaharrak aldatu barik, ezertarako balio ez duen 8.635 euroko argiztapen dekoratiboa ipini zuten”.

 

Zaldibarko Udalari 2.482.653 euro kostatu zitzaion futbol zelaiaren hutsune “larriak” ere kritikatu ditu EH Bilduk, eta aurreratzen du, “agian epaitegietara jo beharko dugu arazo hauek konpontzeko”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!