Azaroaren 29an jaurtiko dute San Andres jaien hasierako txapligua

Anboto 2013ko aza. 25a, 08:20

Domeka honetako arku-tiro txapelketagaz abiatuko dute jai egitaraua

Domeka honetako arku-tiro txapelketagaz abiatuko dute jai egitaraua.

 

Datorren domekan, 19:00etan jaurtiko du Ilargi argazki taldeak San Andres jaien hasiera iragartzeko txapligua. Azaroaren 29an, udaletxetik botako dute txapligua. Baina, horren aurretik, domeka honetan abiatuko dute jai egitaraua: domekan, 09:00etatik 13:30era, arku-tiro txapelketaren 16. edizioa egingo dute, kiroldegian. Arku Taldeak antolatu du ekitaldia. Behin azaroaren 29an jaien hasiera ofiziala eginda, hiru eguneko jai programazioa izango dute aurretik.

 

Barikuan, txapligua bota eta gero, koral elkarteko txistulariekin eta buruhandiekin kalejira egingo dute, eta 20:00etan, Helmuga elkartearen eskutik, pintxo jana izango da Olazarren. Azaroaren 30erako eta abenduaren 1erako ere, egun osorako ekintzak antolatu dituzte: umeentzako parkea, Gaztetxekoek antolaturiko triki-bertso-poteoa, eta mendi bizikleta ibilbilaldia izango dira, esaterako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!