Villanuevaren erakusketa izan zen lehenengoa.
Joan zen asteburuan antolatu zuen Ilargi taldeak hil honetarako antolatu dituen lau erakusketetan lehenengoa. Antonio Villanueva herriko argazkilariaren Hain hurbil, hain urrun erakusketa horren ostean, Jon Agirre argazkilari zaldibartarraren Paris lanak beteko du asteburu honetan Euskal Herria kaleko 8. zenbakiko aretoa. Bihar, 18:00etatik 20:00etara; zapatuan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta domekan goizez ikusi ahalko da obra.
Azaroaren 22, 23 eta 24an Patxi Badiola ondarrutarrak egindako argazkiak izango dira ikusgai, eta azaroaren 29 eta 30ean, eta abenduaren 1ean, Zaldibarko aurtengo argazki lehiaketara aurkezturikoak.