Armarriaren inguruko azterketa egingo dute

Anboto 2013ko aza. 6a, 14:03

Udalak 600 euro bideratuko ditu azterketa egiteko

2013ko udal aurrekontuko diru-izendapenetan 50.000 euroko gehikuntza egitea onartu zuten joan zen asteko plenoan. Aurreikusi bako hainbat inbertsio egin ahal izateko esleitu dute hainbat diru atal: udaberriko euriteek hondatu zuten espaloi bat konpontzeko 1.300 euro, esaterako.

Kopuru txikiagoa bada ere, gobernu taldeak azpimarratu du 600 euro bideratuko dituztela Zaldibarko armarriaren inguruko ikerketa burutzera. Azken hamarkadetan, gobernu talde bakoitzak irudia bere erara moldatu duela azaldu du alkateak: “Duela urte batzuk erabiltzen zuten armarrian ageri den animaliak ez dauka gaur egun darabilgun zaldiaren antzik: bada garaia gure armarriko elementuak behin betiko zehazteko”. Endika Mogrobejo heraldikan adituak egingo du azterketa, eta alkateak azaldu duenez, urtebetez jardungo du horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!