Azaroaren 17rako antolatu dute nekazal azoka.
Zaldibarko Udala azaroaren 17rako antolatzen dabilen Neguko XV. Azokan parte hartzeko eskaria aurkeztu dute 31 nekazarik. Durangaldeko, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko nekazariei egin diete deialdia.
Antolatu zuten lehenengo urteetan azaroan burutzen zuten Neguko Azoka, Zaldibarren. Azken urteetan, atzeratzen joan da hitzordua, eta aurtengo urtarrilean egin ez den arren, urtarrilean antolatu izan dute. Baina urte hasiera ez da sasoirik emankorrena gure ortuetan, eta hasierako datetara bueltzeko apustua egin du udalak. Nekazal ekoizpen handiagoa izaten den sasoira, azarora, ekarri dute azoka, beraz, berriro.
Azaroaren 17an, Euskal Herria etorbidean ipiniko dituzte Neguko XV. Azokako postuak. Besteak beste, barazkiak, frutak, txakolina, ogia, gozoak, eztia zein gazta erosi ahalko dute bisitariek, bertan. Ohi bezala, produkturik onenak aukeratzeko lehiaketa egingo dute Neguko Azoka horretan. Udalak izendaturiko herritarren epaimahaiak erabakiko du zeintzuk nekazari saritu.