1.111. bazkidea liburutegian

Anboto 2013ko urr. 24a, 08:51

Inar Uribarri Marin da Zaldibarko Liburutegiaren 1.111. bazkidea

Inar Uribarri Marin da Zaldibarko liburutegiaren 1.111. bazkidea.

 

Liburutegiak bazkide kopuru borobil hori lortu izana ospatzeko, liburu eta DVD sorta jaso du 1.111. bazkideak opari.

 

Bazkide berriak egiten ezezik, hainbat ekimen antolatzen ere badihardu Zaldibarko Liburutegiak. Hirugarren argazki lehiaketaren sari banaketa egin zuten, irail amaieran, kasurako.

 

Amsterdam-en egindako argazki bategaz, Leihor Elorriagak jaso du aurten, lehiaketa horretako lehenengo saria; eta Delfin Zubizarretak Superfluos taldeari egindako argazkiari eman diote bigarren saria. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!