Urriaren 31ra arte, diru-laguntza eska dezakete inguruko herrietako igerilekuen erabiltzaileek.
Abadiño, Berriz, Eibar, Elorrio, Ermua eta Durangoko kiroldegietako igerilekuak erabiltzen dituzten zaldibartarrek urriaren 31ra arte eska dezakete udalak ematen duen diru-laguntza. Hil guzti honetan egon da eskariak aurkezteko epea, eta, esan bezala, datorren eguenean amaituko da aukera hori.
Diru-laguntza eskabidea, NANaren fotokopia, eta aipaturiko herri horietako bateko kiroldegian igerilekua erabiltzeko egindako ordainketen agiria aurkeztu beharko du diru-laguntzaren eskatzaileak.
Baldintza horiek betetzeaz gainera, eskabideak erreferentzia egiten dion denboran Zaldibarren erroldatuta egotea da inguruko herrietako kiroldegietako igerilekuen erabiltzaileek diru-laguntza jaso ahal izateko betekizun nagusia.