Hiri-antolamendurako plan berria diseinatzen jarraituko dute herritarrek

Anboto 2013ko urr. 15a, 10:30

Hiri-antolamendurako Plan Orokorra berrizteko parte-hartze prozesuaren bigarren faseari ekingo diote, eguenean, Zaldibarren. Apirilean abiatu zuten \'Zaldibar eitten!\' izeneko prozesua, eta erabakiak hartzeko unea zabalduko dute urriko eta azaroko saioetan

Hiri-antolamendurako Plan Orokorra berrizteko parte-hartze prozesuaren bigarren faseari ekingo diote, eguenean, Zaldibarren. Apirilean abiatu zuten \'Zaldibar eitten!\' izeneko prozesua, eta erabakiak hartzeko unea zabalduko dute urriko eta azaroko saioetan.

 

Lau lan saio egingo dituzte, bigarren fase honetan. Urriaren 17an, lehenengoa. Plan Orokorraren helburu nagusiak zehaztuko dituzte, eguenean, 18:30ean, eskoletan burutuko duten batzar horretan. Urriaren 31n, bestalde, mugikortasunari buruz jardungo dira, eta etxebizitzari eta baso kudeaketa eta elikadura burujabetzari buruz, azaroko saioetan.

 

Zaldibarko lurzoru guztia zelan antolatu erabakitzea da prozesuaren helburua, eta urtebete iraungo du prozesuak. Orain arteko saioetako herritarren parte hartzeagaz oso pozik agertu dira prozesua bideratu duen Hiria kolektiboko arkitektu, ingeniari, soziologo, anbientalista, eta antropologoak: herriaren egoeraren diagnostikoa egin dute, eta bizitza kalitateari, garapen lokalari, lanari, eta kohesio sozialari buruzko ondorioak atera dituzte.

 

Hiri-antolamendurako Plan Orokorra berrizteko prozesuaren barruko hurrengo batzarren datak ezagutu eta prozesuaren jarraipena egiteko, www.zaldibareitten.com webgunea dute herritarrek eskura.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!