Azaroaren 20ra arte jasoko dituzte lanak.
Herriko Ilargi argazkilari taldeak, Zaldibarko Udalaren babesagaz batera antolatu du argazki lehiaketa, eta XXIII. edizioa ospatuko dute aurten. Edozein gairi buruzko bi argazki aurkeztu ahalko ditu lehiaketan parte hartu gura duen argazkilari bakoitzak. Azaroaren 20a baino lehen jasoko dituzte argazkiak elkartearen Olazarko egoitzan, edo Imendia dendan.
Lau sari daude jokoan: lehenengoa, 300 eurokoa; bigarrena, 250ekoa; hirugarrena, 200ekoa; eta herriko argazkilari onenak 150 euroko saria irabaziko du.