Zaldibarko Olarreaga auzoko industriagune batean 598 marihuana landare aurkitu zituen Ertzaintzak, ostegunean.
Instalazioetan gertatutako lapurreta bat zela-eta agenteak bertara joan ziren. Nabera sartzerakoan atea apurtuta zegoela konturatu zirela azaldu du Ertzaintzak. Barrualdea aztertu ostean, nabea zenbait gelatan banatuta zegoela ikusi zuten. Gaineratu dutenez, instalazioak landareak landartu eta ahzteko tantakako sistema zuen, baita hozteko eta argiztatzeko sistema ere. Landareak hazkuntza fase desberdinetan ei zeuden. Ertzaintzak prensa oharrean dioenez, landaketaren ustezko arduraduna agertu zen. 32 urteko gizonezkoak polizia-aurrekariak zituen eta atxilotuta eraman zuten droga-trafiko delitua egotzita.