Hainbat herritar batu dira eguztenean herriko baso bide batean lanean zebilela hildako langilearen heriotza salatzeko.
53 urteko beharginaren heriotza eta "lan prekarietatea" salatzeko elkartu dira herritarrak, 12:30etatik 13:00etara, ELA, LAB, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE sindikatuek deitu duten kontzentrazioan.
Bost konpromezu
Lan istripuaren inguruan jardun ziren, atzoko udalbatzarrean. Gertaera salatzeko, bost puntuko mozioa proposatu zuen udal gobernuak, eta Bilduren aldeko 6 botugaz eta PSEren 2gaz onartu zuten. Abstenitu egin zen EAJ, eta horrelako kasuetan erantzuteko, udalak protokolo bat osatu behar lukeela nabarmendu zuen.
Bildu eta PSE-EEren aldeko botuekin onarturiko idatziaren arabera, honako konpromezuak hartu ditu Zaldibarko Udalak: "Lan istripuaren ondorioz hildako langilearen familiari eta lagunei elkartasuna adierazi eta laguntza ematea (ekonomikoa barne)"; "Gertaturikoa argitzeko beharrezko bitartekoak jartzea, besteak beste, istripua gertatu den enpresako zuzendaritzarekin bilera eskatzea, istripuari buruzko informazio guztia eman dezan"; "Gaurko eguna dolu egun izendatzea eta banderak haga erdian jartzea"; "Istripua salatzeko antolatu diren mobilizazioekin bat egitea eta herritar guztiei dei egitea protesta hauetan parte har dezaten"; eta "erabakiok herritar guztiei ezagutzera ematea".