ELA, LAB, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE sindikatuek elkarretaratzea deitu dute biharko, 12:30ean, udaletxearen aurrean. Goierri auzoan 51 urteko behargin bat hil zen atzo lan istripuan, baso bide batean lanean zebilela. Laneko Segurtasunerako Osalan erakundeak ikerketa abiatu du, lan istripua zelan gertatu zen argitzeko
Atzo, 16:30ean jazo zen istripua, 51 urteko langile portugaldarra Goierri auzoko baso bide batean lanean zebilela: Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, makina batek buruan kolpea jo zion.
Irailean gutxienez bost lagunek galdu dute bizia Euskal Herrian gertaturiko lan istripuetan.