Auzolanean jardungo dute dorretxe ingurua atontzen

Anboto 2013ko ira. 20a, 12:10

Bihar, 09:00etan ipini dute auzolanean lagundu gura dutenentzako hitzordua

Bihar, 09:00etan ipini dute auzolanean lagundu gura dutenentzako hitzordua.

 

Olazar futbol zelaiaren ingurua atontzeko lanak egiteko kolaborazioa eskatu die udalak zaldibartarrei. Bihar, 09:00etan ipini dute hitzordua, eta lanerako materiala eramateko eskatu diote laguntzera joango den jendeari. Sasitza garbitzeko makinak eta inausteko artaziak eramateko deialdia ere egin du udalak. Makinentzako gasolina eta hamarretakoa udalak eramango du.

 

Zaldibarko Udalak eta Osakidetzak adosturiko hitzarmenak jasotzen duenez, azken horren jabetzakoa den dorretxearen inguruko eremua erabilera publikokoa izango da, osasun zerbitzuak baliatzen ez duen artean. Horrela, azken urteetan dorretxearen inguruan hazi den sasitza garbitzeko helburuz jardungo dute auzolanean. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Ondarearen Europako Jardunaldietan dorretxe horren garrantzia gizarteratzeko helburuz, hainbat ekimen antolatu dituzte Gerediaga Elkartearekin batera, urrirako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!