Lau atxilotu taberna baten lapurtzeagatik

Anboto 2013ko ira. 17a, 12:49

Taberna baten lapurretan egitea egotzita lau lagun atxilotu zituzten domeka goizaldean Ertzaintzak. Lapurretan egin ondoren, ihes egin zuten auto batean. Hala ere, N-634 errepidean (Abadiñon) jarritako kontrogune baten atzeman zituzten

Taberna baten lapurretan egitea egotzita lau lagun atxilotu zituzten domeka goizaldean Ertzaintzak. Lapurretan egin ondoren, ihes egin zuten auto batean. Hala ere, N-634 errepidean (Abadiñon) jarritako kontrogune baten atzeman zituzten.

 

Segurtasun enpresa batek abisatu zuen Ertzaintza, tabernako lapurreta-alarmak jo ondoren. Ertzaintza bertaratzean, jabeek azaldu die alarmak jo ondoren tabernara bajatzerakoan hiru pertsona ikusi zituztela korrika eta zain zuten ibilgailu baten sartzen; laugarren lagun bat zegoen autoan zain. Durangorako noranzkoan hartzen ikusi zuten autoa tabernako jabeek.

 

Lekukoek emandako ibilgailuaren ezaugarriekin eta ustezko lapurren ezaugarriekin abisua eman zuten ertzainek, eta errepidean hainbat kontrolgune jarri ondoren, Abadiñon atzeman zuen autoa ertzaine patruila batek. Ibilgailuan ustez lapurretan egiteko erabilitako hainbat tresna aurkitu zituzten autoan ertzainek. Baita txanpon kopuru handia ere. 48, 29, 28 eta 26 urteko lau gizonezko atxilotu zituen Ertzaintzak indarrez egindako lapurreta delitua egotzita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!