Eskola eremua prest, ikasturtea abiatzeko

Anboto 2013ko ira. 6a, 08:35

Amaitu dituzte obrak. Gaur inauguratuko dute

Amaitu dituzte obrak. Gaur inauguratuko dute.

 

Gaur, 18:00etan hasiko den ekitaldiagaz inauguratuko dute eskola eremu berritua. Herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldi horretan parte hartzera, eta ikasturte berrirako prest dauden Haur Hezkuntzakoentzako eraikin berria eta Haurreskola ikustera. Baita biomasa bidezko galdara berria bisitatzera ere. Udaleko ordezkariak, herritarrak eta obra egin duten teknikariak elkartuko dira gaur ekitaldi horretan.

 

Gaurko ekitaldira joan ezin dutenentzat, bihar ere zabalduko dute eskola eremu berritua; 10:00etatik 13:00ak arte izango dute herritarrek obraren emaitza bertatik bertara ikusteko aukera.

 

Ikasturtea amaitu bezain laster ekin zioten eskola eremuko obrari, eta epe barruan burutu dituzte lanak. Beraz, udan atondu duten eskola eremuan abiatuko dute ikasturte berria.

 

Bide luze eta korapilatsua

Bildu eta PSE-EEren aldeko bozkekin onartu zuten apirileko ohiz kanpoko udalbatzar batean herriko eskolaren berrikuntzarako behin betiko proiektua (EAJ eta PP abstenitu egin ziren bozketa horretan). Eusko Jaurlaritzaren 464.800 eta Energiaren Euskal Erakundearen 105.000 euroko dirulaguntza izan du Zaldibarko Udalak proiektua finantzatzeko. Guztira, 1.486.800 euroko aurrekontua izan du egitasmoak. Diru hori erabili dute, esaterako, Haurreskola eta Haur Hezkuntzarako eraikinak atontzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!