Laister hasiko da Zapatu Blai berriro martxan

Anboto 2013ko ira. 2a, 09:50

Haur eta Lehen Hezkuntzako ume eta gaztetxoek euskara erabiltzea ziurtatzeko helburuz ipiniko dute urrian, Zapatu Blai ekimena berriro martxan

Haur eta Lehen Hezkuntzako ume eta gaztetxoek euskara erabiltzea ziurtatzeko helburuz ipiniko dute urrian, Zapatu Blai ekimena berriro martxan.

 

Zaldibarko Udalak antolatzen du ekimen hau, eta hamabostean behin (zapatuetan), 16:00etatik 19:00etara, burutzen dituzte saioak. Umeekin lanean eskarmentu handia duten gazte euskaldunek jarduten dute Zapatu Blai ekimeneko taldeak gidatzen, eta gehienez ere, 10 ume elkartzen da talde bakoitzean.

 

Zaldibarko ume eta gaztetxoen euskararen erabilera bultzatzea da ekimenaren helburu nagusia, baina umeak lagunarteko giro jatorrean eta natura errespetatuz haztea eta ondo pasatzea ere badituzte jomuga.

 

Irailaren 9tik 16ra, Zaldibarko udaletxean eman ahalko da Zapatu Blai ekimenaren 2013-2014 ikasturterako izena. Udalaren 18-0 kontu zenbakian ordaindu beharko da 30 euroko matrikula, eta izena emateko orriarekin batera ordainagiria ere aurkeztu beharko da.

 

Urriaren 5ean ekingo diote Zapatu Blai-ren ikasturte berriari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!