Euskara ikasleentzako dirulaguntza eskaintza

Anboto 2013ko abu. 31a, 12:35
2012/2013 ikasturtean euskara ikasten jardun duten ikasleentzako dirulaguntzak bideratuko ditu udalak.Urriaren 15ean bukatuko da eskabideak eta agiriak aurkezteko epea.

2012/2013 ikasturtean euskara ikasten jardun duten ikasleentzako dirulaguntzak bideratuko ditu udalak.Urriaren 15ean bukatuko da eskabideak eta agiriak aurkezteko epea.

 

Dirulaguntza jaso ahal izateko beharrezkoa da herrian erroldatuta egotea, eta gutxienez %80ko asistentzia ziurtatzea. Matrikularen ordainagiria eta euskaltegiaren txostena aurkeztu beharko dira eskaria egiteko: buruturiko ikastaroaren ordu kopurua, asistentzia eta urrats bakoitzeko fitxa jaso behar ditu txosten horrek.


Ikastaro ez-trinkoen kasuan, matrikularen kostuaren %75 jasoko dute %80-90 arteko asistentzia erakusten dutenek. Bestalde, eskatzailea ikastaroaren saioen %90era joan bada, matrikularen %90 jasoko du, eta saio guztietara joan denak dirulaguntza osoa jasoko du. Ikastaro trinkoei dagokienez, kostuaren erdia ordainduko du Zaldibarko Udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!