Askotariko euskara eskolak eta Berbalagun aukeran

Anboto 2013ko ira. 2a, 09:19
Bihartik hilaren 20 arte eman daiteke izena Zaldibarko udalak eta AEK-k euskara ikasi gura dutenentzako eskaini dituen ikastaroetan

Bihartik hilaren 20 arte eman daiteke izena Zaldibarko udalak eta AEK-k euskara ikasi gura dutenentzako eskaini dituen ikastaroetan.

 

Maila guztietako ikastaroak, autoikaskuntza bidezkoak, HABE azterketa ofizialak prestatzeko saioak, Internet bidezkoak, guraso taldeei zuzendurikoak eta Berbalagun ekimenak izango dira, besteak beste, Zaldibarren euskara ikasi gura dutenentzako aukeran.

 

Udal Euskara Zerbitzuan (946827016 edo eguen@zaldibar.org) edo AEK-n (946817349 edo zaldibar@aek.org) eskuratu daiteke 2013-2014 ikasturtean euskara ikasi gura dutenentzako Zaldibarren prestatu duten eskaintzari buruzko informazio gehiago.

 

Ohi bezala, euskara ikasten jardun duten horiek, ezarritako baldintzak betetzen dituztenentzat diru-laguntzak eskainiko ditu Zaldibarko Udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!