2012/2013 ikasturtean euskara ikasten jardun duten ikasleentzat diru-laguntzak bideratuko ditu udalak.Urriaren 15ean bukatuko da eskabideak eta agiriak aurkezteko epea.
Diru-laguntza jasotzeko beharrezkoa da Zaldibarren erroldatuta egotea eta gutxienez %80ko asistentzia egiaztatzea. Amaitu den ikasturte honetan egindako ikastaroak izango dira.
Matrikularen ordainagiria aurkezteko beharko da eskaria egiteko, baita euskaltegiaren txosten zehatza ere: ikastaroen ordu kopurua, asistentzia eta urrats bakoitzeko fitxa. Diru-laguntza sartzeko banketxe edo kutxako kontu zenbakia ere jakin eragin beharko da.
Trinkotasun txikiko ikastaroei dagokionez, diru-laguntzaren zenbatekoa matrikularen %75a izango da, asistentzia %80-90koa bada. Asistentzia %90koa izan badamatrikualren %90a izango da diru-laguntzaren zenbatekoa eta asistentzia %100ekoa izan bada laguntza ere %100ekoa izango da. Trinkotasun handiko ikastaroei dagokionez, kostuaren %50ari egin zaio aurre.