Eraikin publikoen garbiketa lan horiek Ansareo enpresari ematea proposatu du udalbatzarrak
Zaldibarko eraikin publikoen garbiketa lanak Ortuellako Ansareo enpresari esleitzea proposatu dute, udalbatzarrean, udal gobernuak. Arantza Baigorri alkateak azaldu duenez, enpresa horrek aurkezturiko proposamenak jaso du “kontratazio mahaiaren puntuazio tekniko altuena, eskaintzarik ekonomikoena izan ez arren”.
Orain arte bezala, eraikin publikoen garbiketarako kontratua urtero esleitu barik, hiru urterako egin diote esleipena. Baigorri alkateak azaldu du gobernu taldearen asmoa beti izan dela “garbiketako langileak udalak zuzenean kontratatuak izatea, baina Espainiako gobernuaren udalen aurrekontu egonkortasun legeak ezinezko” egiten duela kontratuok gauzatzea.