Eraso eta erailketa matxistei aurre egiteko protokoloa proposatuko dute

Anboto 2013ko uzt. 18a, 08:30

Udaleko berdintasun teknikariak eta zinegotziak landu duten proposamena gaurko udalbatzarrean landuko dute. Bilkura 19:00etan hasiko da

Udaleko berdintasun teknikariak eta zinegotziak landu duten proposamena gaurko udalbatzarrean landuko dute. Bilkura 19:00etan hasiko da.

 

Gaur iluntzean proposatuko du Bilduko gobernuak udaleko gainontzeko alderdiei, eraso eta erailketa matxistei aurre egiteko helburuz, berdintasun teknikariagaz landuriko protokoloa.

 

Euskal Herrian eta, bereziki, Zaldibarren emakume bat erailtzen dutenean, erabateko gaitzespena adieraztea da protokolo horren helburua, eta herritarren kontzientzia eta erantzuna piztea. Horrela, eta Olaia Araukua berdintasun zinegotziak azaldu duenez, eraso matxisten aurrean erantzuteko hainbat ekimen jasotzen ditu protokoloak. “Oihartzuna eman behar diegu eraso sexisten kontrako adierazpenei: ezin dugu onartu halakorik”.

 

\"\"Udalak Euskal Herrian gertaturiko eraso sexista baten berri jasotzean, Emakumeenganako indarkeria gehiagorik ez lelodun pankarta udaletxean hiru egunez ipini eta gaitzespen kontzentrazioak deitzeko konpromisoa jasotzen du, besteak beste, Bilduk proposatuko duen  protokoloak. Bestalde, herriko elkarteei protokoloarekiko atxikipena ere eskatu gura die udalak, “eraso matxistei erantzuteko indarrak batzeko”.

 

Herri eskolarekin hezkidetza programa finkatuta, mugimendu feminista indartuta eta emakumeen jabekuntza ikastaroak eta tailerrak antolatuta ere, biolentzia sexistaren kontra indarra egiten du Zaldibarko Udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!